Baskisch PDF Drucken E-Mail

Umeen abentura basetxea: Kolle 37

Netzwerk Spiel/Kultur Prenzlauer Berg e.V. –ren proiektu bat.


Umeen basetxea 1990. urtean sortu zen, eta etxea, 1999an eraiki zen. Egunero, 6 eta 16 urte tarteko 30 eta 100 umeen kopuruko taldeak basetxe honetara etorten dira.

Hemen, umeak, bere txabolak eraiki, sua egin, lorategian lan egin, animaliak zaindu edo beraiekin jolas dezakete. Oso proiektu ezberdinak daude, umeek bere kreatibitatea garatzeko edo tresna ezberdinekin lan egiten ikasteko. Horretarako, zeramika, zur, felpa tailerrak, aroztegi bat eta musika-tresnekin praktikatzeko gela bat dute.

Basetxeak, 4000 metro karratu inguru ditu.
Hemen, lau pedagogok eta irakasle batzuk egiten dute lan. Berlin-eko Pankow auzoak langileen kostua eta basetxearen logistikaren parte bat subentzionatzen ditu. Basetxera bisita doakoa da, eskaintza espezialak izan ezik. Eskaintzak, hauek izan daitezke: ibilaldiak, ostatu-gstuak, etab.

Ordutegia, astelehenetik ostiralera, 13.30tik 19.00ra da, eta larunbatetan, 13.00tik 18.00rarte da.
Goizetan, ikasleen eta eskolaurreko umeen taldeek, basetxea beraientzat daukate.
Hemen, 20 umeentzako haurtzaindegi bat dago.
Gauetan, etxean aktibitate kulturalak eta politikoak antolatzen dira.